2012-05-04

Munduaren abestia

Izenik gabeko umeen aurpegiak,
hitzik gabeko orri garbi zuriak,
esan ez diren hildako egiak
eta oparo bizi diren gezurtiak
haien izenean
dira nire abestiak

Malkorik gabeko begi negartiak,
ahotsik gabeko oihu dartartiak,
gailurrik gabeko mendiak
eta askatasuna galdu duten herriak,
haien izenean
dira nire abestiak

Esan ezin diren hitzak esateko,
entzun ezin diren kexuak entzunarasteko,
ahotsik gabeko oihuen ahotsa,
malkorik gabeko begien malkoak
hitz egin ezin duen munduaren hotsa,
horixe da ene abestia

Abestu dezagun
abestu ezin dutenen izenean,
abestu dezagun
abestiak besterik ez dutenen izenean,
entzungo gaituzte,
munduaren ahotsa,
munduaren bihotza...
gu ere haren parte gara