2015-04-11

Hego-haizeak zindegit

Nork margotu du zerua urdin?
Bailarak berde, zuri ta hori,
Hego-haizeak zindegit
udaberria hemen dela!

Eguzkia egiten dit dir-dir,
Santa Clara biharamunaren zaindari,
irria ezpainetan eta oinutsik
itsasoarekin jostakin,
Hego-haizeak zindegit
udaberria hemen dela!

Ipar haize bakartiari
oparituko dizkiot bihotz papurrak,
iraganeko tristurak,
eta udaberriarekin
jantziko dut maitasun berria,
atzokoa agortu dugu, maitia,
utzi penak zintzilik,
Hego-haizeak lehortuko dizkit
eta egunsentia etorri
jantziko dut udaberria.

Hego-haizeak zindegit
udaberria hemen dela!