2010-10-19

Zer ote da maitasuna?

Zer ote da maitasuna?
galdetu nion aireari,
lur eta itsasoari,
eguzki eta ilargiari
eta inork ez zuen
niretzat erantzunik.

Eta orduan zu etorri zinen,
hitzik gabe, musu batekin
eta bihotza piztu zenidan
gutxinaka, leunki
eta erantzun gabeko galderaren
erantzuna aurkitu nuen nik,
hauxe da maitasuna
egotea zurekin,
hauxe da maitasuna
zu eta ni,
hauxe da bila ari nintzen
erantzuna betidanik,
ez dago bihotza betetzeko
beste sentimendurik
zu gabe oraindik ere
egongo litzateke hutsik.

Zer ote da maitasuna?
Zu zara maitasuna,
zu eta ni.

3 comentarios:

  1. Egia! Nola izan daiteke posible nire sentimenduak hain ondo deskribatzea?

    ResponderEliminar
  2. Pozten naiz sentimendu hauek zuregana ere heldu izana. Hau da niretzat olerkien esanahia, sentimenduak idaztea, tartekatzea eta sentiaraztea.

    ResponderEliminar
  3. Kaixo guztioi, benetan lan egin zuen eta harro nago testigu ere bai. Nire senarrak beste neska bat utzi ninduen. Oso gaizki sentitu nintzen, baina niregana itzultzea espero zuen. Egun batean, emakume batek senarra ezagutu zitzaion mezu bat ikusi nuen eta lagundu zidaten profeta hau lagundu nahi nuela erabaki nuen, nire harremanak huts egin zuenez. Lan espiritualean sinesten ez dudan arren. Gogotik saiatu nintzen etsi nintzela, baina nire harritu nintzela profeta honek lagundu zidan, eta nire harremana ezin hobea da orain nire senarra erregina bezala tratatzeko lagundu zidanelako, jada ez zitzaidan maite izan esan zidan arren. Beno, ezin dut asko esan, baina zure harremanarekin arazoak badituzu, hona hemen helbide elektronikoa (palaceofsolutions@gmail.Com). Zure bikotea behin betiko itzuliko zara. Edo jarri harremanetan bere whatsappera +2348138513961

    ResponderEliminar