2010-10-14

Irribarre batekin

Zure irribarre batekin
iluntasuna argitzen da
hau al da maitasuna?
egia esan ez dakit.

Baina badakit
zure irribarrea ikusteagatik
edozer emango nuke,
zure irribarrearen truke.

Zure irribarre batekin
bihotza salto egiten dit,
dena diztiratsua dirudi
irribarrea hori ikusten badut nik.

Mesedez egin ezazu irri ere nirekin,
malkoak uxatuko ditut zure begietatik,
zu triste bazaude triste bainago nik,
zu pozik bazaude, nik ere pozik.


Zure irribarre batekin
iluntasuna argitzen da
hau al da maitasuna?
egia esan ez dakit.


2 comentarios:

  1. Asko gustatzen zait aukeratu duzun irudia, bat dator olerkiarekin. Gainera, oso olerki polita da.

    ResponderEliminar