2010-11-14

Izan nahiko nuke

Itsasoa izan nahiko nuke
zure gorputz biluzia besarkatzeko
beso gizako olatuekin.

Euria izan nahiko nuke
zure malkoak garbitzeko
eta ihesean penak jartzeko.

Irribarrea izan nahoko nuke
zure ezpainak apaintzeko
pozaz margotutako irudiarekin.

Haizea izan nahiko nuke
zure ilearekin jolasteko
eta zure usaina nirekin eramateko.

Ahotsa izan nahiko nuke
zure ahoa daztatzeko
esaten duzun hitz bakoitzarekin.

Izara izan nahiko nuke
zure alboan lo egiteko,
zure ametsak zaintzeko.

Izan nahiko nuke
ilargi eta eguzkia
gau eta egunetan
nire maitasunarekin
zu argitzeko.

Baina ni baino ez naiz,
zutaz maitemindutako gizakia,
besoekin baino ezin zaitut besarkatu,
ezpainekin baino ez musukatu,
maitasunarekin soilik apaindu,
musuekin soilik malkoak lehortu
argiarekin soilik argitu
eta zure alboan ametsak zaindu.
Maitatuko al nauzu ala ere
zu maitatzen zauen maitale eroa?

2 comentarios:

  1. Egia da esaten duzuna. Argi dago gizakiak baino ez garela baina maitemintzen garenean zerbait gehiago izan nahi genuke gure bikotearen sufrimenduak, pentsaera, bizimoduaz hobeto konturatzeko. Horrela jarraitu behar dugu baina.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo guztioi, benetan lan egin zuen eta harro nago testigu ere bai. Nire senarrak beste neska bat utzi ninduen. Oso gaizki sentitu nintzen, baina niregana itzultzea espero zuen. Egun batean, emakume batek senarra ezagutu zitzaion mezu bat ikusi nuen eta lagundu zidaten profeta hau lagundu nahi nuela erabaki nuen, nire harremanak huts egin zuenez. Lan espiritualean sinesten ez dudan arren. Gogotik saiatu nintzen etsi nintzela, baina nire harritu nintzela profeta honek lagundu zidan, eta nire harremana ezin hobea da orain nire senarra erregina bezala tratatzeko lagundu zidanelako, jada ez zitzaidan maite izan esan zidan arren. Beno, ezin dut asko esan, baina zure harremanarekin arazoak badituzu, hona hemen helbide elektronikoa (palaceofsolutions@gmail.Com). Zure bikotea behin betiko itzuliko zara. Edo jarri harremanetan bere whatsappera +2348138513961

    ResponderEliminar