2010-10-10

Azken letra

Azken gutunaren
azken letra
ezin dut irakurri
zure malko batek
zirriborrotu baidit,
orain ezingo dut jakin
malko horren pentsamendua
niretzako zenik.

Esan nazazu
malko horrek
garbitu al du zure bakardadea?
azken letra horrek
bete behar al zuen nirea?
zein zen azken hitzaren
izkutuko sentipena?

Azken gutunaren
azken letraren
zure malkoa
betirako da nirea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario