2010-10-16

Zure xehetasun guztiekin

Gauza txikiekin
kezkatzen zara,
erraz irteten
zaizu negarra
eta gorritzen
zaizkizu masailak,
erraztasunez
lotsatzen baizara.

Broma sinpleak
eragiten dizute
irribarrea,
maite dituzu
ipuin eta printzeak
eta gorroto
amaiera tristeak.

Ezagutzen dut
zure xehetasun bakoitza,
zure haserre beroak
eta negar hotzak,
zure irribarre epela,
kezka eta pozak.

Ez dago ni bezala
ezagutzen zaituenik,
egongo al da zure bihotzean
niretzako lekurik?
Ba al zenekien nire bihotzaren
printzesa zu zinenik?
Nire pentsamendu orotan
bizi zara betidanik,
zure pentsamenduren batean
agertzen al naiz ni?

Maite zaitut, maitea
zure xehetasun guztiekin
eta beti eramaten zaitut
bihotzean nirekin.

Eramango al nauzu
zuk ere ni?

3 comentarios:

  1. Hau da orain arte irakurri dudan poemarik samurrena. Liluratu nau benetan. Oso hunkigarria.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo guztioi, benetan lan egin zuen eta harro nago testigu ere bai. Nire senarrak beste neska bat utzi ninduen. Oso gaizki sentitu nintzen, baina niregana itzultzea espero zuen. Egun batean, emakume batek senarra ezagutu zitzaion mezu bat ikusi nuen eta lagundu zidaten profeta hau lagundu nahi nuela erabaki nuen, nire harremanak huts egin zuenez. Lan espiritualean sinesten ez dudan arren. Gogotik saiatu nintzen etsi nintzela, baina nire harritu nintzela profeta honek lagundu zidan, eta nire harremana ezin hobea da orain nire senarra erregina bezala tratatzeko lagundu zidanelako, jada ez zitzaidan maite izan esan zidan arren. Beno, ezin dut asko esan, baina zure harremanarekin arazoak badituzu, hona hemen helbide elektronikoa (palaceofsolutions@gmail.Com). Zure bikotea behin betiko itzuliko zara. Edo jarri harremanetan bere whatsappera +2348138513961

    ResponderEliminar