2011-04-10

Bizitza bola batean

Gauero ohea hotz da. Bakoitza punta batean, bata bestearengandik urrun, bizkarra bizkarrari begira eta inoiz elkarri ukitu gabe.

Goizean Nerea esnatzen denean Jon jada ez dago. Lanera irten da goiz agurrik esan gabe. Egun on esaten dio geratzen den kafe hotzak eta azkar gosaldu ondoren lanera irteten da.

Eguerdian ez da etxera bueltatzen bazkaltzera. Badaki Jon han dagoela eta plastikozko tupper batetik jaten ditu aurreko eguneko soberakinak.

Arrastian bueltatzen da etxera nekatuta, laneguna luzea eta aspergarria izan da. Jon ez dago etxean, beti bezala irten da korri egitera eta bakar bakarrik afaltzen du gose baita, tupperreko bazkaria ez da nahikoa izan.

Jon iristen denerako ilun da jada. Baliteke lagunekin aurkitu izana, baliteke laguna emakumezkoa izatea. Nereak ez du galdetzen, ez du jakin nahi. Masailean musu hotz batekin agurtzen du. Eguneroko galdera berberak, bizitzarako beharrezkoa den erritual baten giza. 

Zer moduz? 
Zelan lana?
Nekatuta al zaude?

Eta betiko erantzunak, emoziorik gabeko gehiegi  irakurritako gidoia. Senar-emaztearen antzezlana amaitu da eta Jon afaltzera doa telebistan kirola ikusten duen bitartean, Nerea berriz, logelara gaueko mahaitxoan utzitako eleberria irakurtzera. 

Hamarretan puntuan Jon logure da eta argia itzali eta ohera sartzen da. Nerea ez du lo egiteko gogorik oraindik eta gaueko mahaitxoaren lanpara txikia pizten du. Jon hitzik gabe bizkarra ematen dio eta burua maindirepean ezkutatu. Laster lo dago eta Nerea irakurtzen jarraitzen du, bakar bakarrik gauaren isiltasunean.  Bularrean aspaldi sentitzen du min txikia, bihotzaren aldean, baina ez dio kasurik egiten. Penari ez dio hitz egiten uzten eta bere ahotsa liburuan barrena itotzen du.

Ez du lo egin nahi. Badaki bihar gaur bezalakoxea izango dela. Eta hurrengoa eguna berdin-berdina. Baina lanera joan beharko da goizean eta ezin da logure izan. Azkenik liburua utzi eta argia itzaltzen du. 

Eta hurrengo egunean ordu berdinean esnatuko da eta lanera joango da eta tupper batetik bakarrik bazkaldu eta etxera bueltatzean ez da inork egongo bera agurtzeko eta bakarrik ere lo hartuko du. Eta honela jarraituko dute egunak, bata bestearen atzean, amaierarik gabeko errenkada, gabonetako kristalezko elur-bola horietako batean biziko balitz bezala, behin eta berriz norbaitek buelta ematen dion bola batean, behin eta berriz egun bera bizitzeko.


1 comentario:

  1. Kaixo guztioi, benetan lan egin zuen eta harro nago testigu ere bai. Nire senarrak beste neska bat utzi ninduen. Oso gaizki sentitu nintzen, baina niregana itzultzea espero zuen. Egun batean, emakume batek senarra ezagutu zitzaion mezu bat ikusi nuen eta lagundu zidaten profeta hau lagundu nahi nuela erabaki nuen, nire harremanak huts egin zuenez. Lan espiritualean sinesten ez dudan arren. Gogotik saiatu nintzen etsi nintzela, baina nire harritu nintzela profeta honek lagundu zidan, eta nire harremana ezin hobea da orain nire senarra erregina bezala tratatzeko lagundu zidanelako, jada ez zitzaidan maite izan esan zidan arren. Beno, ezin dut asko esan, baina zure harremanarekin arazoak badituzu, hona hemen helbide elektronikoa (palaceofsolutions@gmail.Com). Zure bikotea behin betiko itzuliko zara. Edo jarri harremanetan bere whatsappera +2348138513961

    ResponderEliminar